Anglet
Ocean
IMG_0305
Biarritz

Zure entrepresarentzat edo produktuentzat ez dago gutxi gora beherako itzulpena baino txarragorik.

Merkatu berrietan sartu edo lokal mailan zein nazioartean zure presentzia indartu nahi duzula?

Itzulpengintzaren, erredakzioaren eta egokitzapen kulturalaren profesionalei konfidantza egitea erabaki ezazu.

Itzulpen agentzia den heinean, Word Connectionek helburu dituzun merkatuentzako zure edukien kalitatezko erredakzio edo egokitzean lagunduko zaitu. Kontua ez datza itzulpena egitean soilik, edukiak zure helburu direnen kultura kodigo eta ohiturei egokitzea baizik.

Word Connectionek, bere adimen eleanitza eta batez ere japoniar hizkuntzarena proposatuz,

tokiko entrepresa txiki zein Nazioarteko talde handiak profesionaltasunez kontseilatzen eta  laguntzen ditu.

Euskal Herriko agentzia honek, lokal mailan zein nazioartean zure proiektu guztien segipena egiteko, konpetentzia sorta zabala eskaintzen dizu.

Ondoko eremuetan ere ezagutza eta esperientzia berezitua dugu: turismoa, kosmetika, farmazia, bidaia, hezkuntza, sukaldaritza artea, ardo eta pattarrak, ingenieritza, tresna elektronikoak, material informatiko eta softwareak.

Zinpeko itzulpena, dokumentu ofizialek ziurtaturik

Dokumentu ofizialentzako ziurtatutako zinpeko itzulpena egiten dugu.

Entrepresaren dokumentuen itzulpena

Dokumentu juridiko, finantziero, dokumentu tekniko zein erabilpen liburuxka, intsrukzio gida edo entrepresatako dokumentu ororen itzulpena gure gain har genezake.

Marketing eta komunikazio itzulpena (sortzaiela)

Zure marketingerako eta komunikaziorako ekintzan laguntzeko, Marketing dokumentuen erredakzioan, Copywritingean, laburtzapenen idazketan,  eta zure estrategiara eta helburuetara egokitzen den itzulpenak egiten esperientzia handia dugu.

Zure azterketa eta galdetegientzako zein komunikazio tresnentzako – katalogo, liburuxka, panfleto…-  berrirakurketa eta argitaratzea barne dituen itzulpen zerbitzua eskaintzen dugu.

Webguenak, e-komertzioa, e-learning, bezero euskarriak, sare sozialak & SEO (bilatzaileak)

Webguneen, e-komertzioen, sakeleko telefonoentzako aplikazioen, produktuen datu baseen eta SEO-en estrategiaren baitako hitz-gakoen itzulpena egiten dugu, baita sare sozialei zuzenduriko edukiak ere. E-learning-en tresnak edo sare bidezko bezeroen euskarriak ere itzultzen ditugu.

Japonierazko SEO bilatzaileentzako optimizazioan ere berezituak gara. Eremu horretan dugun ezagutzak, internet bidezko bilaketaren erreferentzia bilakatzeko orduan, japonieraren erabilpen zuzena bermatzen du.

Bereziki japoniar entrepresa helburu duen edozein entrepresarentzako ezinbesteko tresna da. Japonierazko analisia eguneratuen eta pertinenteen bidez, zure erreferentzia bilatzaileetan optimizatzeko hitz-gakoak sartzen ditugu. Horrela, tzulitako japonierazko testua erabilgarri dago eta zure produktu edo zerbitzuak helburu duzun publikoa ikutzen ahalko du.

Softwareak, Apps eta bideo jokoak

Softwareen eta bideo jokoen itzulpen eta agokitzapenean jakitate handia dugu.

Softwareak

Softwareak japonierara eta beste hizkuntzetara itzultzeko gaitasun berezia dugu. TAO-a duten ordenagailuak plantan ezartzen ditugu, proiektu bakoitzaren neurriko terminologia glosarioekin. Gero softwareen programak formatu askotan irakurtzen, egiaztatzen, zuzentzen eta eguneratzen ditugu eta azken ukitua ematen diegu, besteak beste ondoko hauetan: testu fitxategia, Excel fitxategia, PO fitxategia, Xliff.

Joko eta aplikazioak

Mota guztietako joko birtualak itzultzen ditugu, kirol jokoak, simulazio jokoak, lasterketa jokoak, tiroketa jokoak, puzzleak, rol jokoak (RPG), mahai jokoak, espazioko jokoak, akzio jokoak eta abentura jokoak. Ondoko tresnentzako itzulpena eskaintzen dugu: smartphone-ak (iPhone, Android…), tabletak (iPad…), PlayStation 3, PlayStation 4, Xbox 360, Xbob One, Wii, Nitendo, DS eta 3DS.