9_vue-basque

WORD CONNECTION EUSKAL HERRIAN KOKATUA DEN ITZULPEN PROFESIONALERAKO ENTREPRESA DA.

Zure itzulpenerako proiektu guztien ardura har genezake, hainbat hizkuntzatik hainbat hizkuntzara: frantsesa, ingelesa, gaztelera, euskara, alemaniera, japoniera.

Euskal Herriko entrepresen zerbitzura dagoen itzulpen profesionalerako entrepresa gara. Entrepresa txiki eta ertainen zein nazioarteko talde handien laguntzan lan berezitua burutzeko gaitasuna garatu dugu. Zure itzulpen proiektuak burutzeko eta kalitatezko zerbitzua proposatu ahal izateko, gure ezagutza guztia eskaintzen dugu eta proiektu arduradun eta itzultzaile egokiak aurkitzen ditugu. Jatorriko hiztunak izanik, gure agentziak proposatzen dituen hizkuntzen ezagutza eta idazlanerako konpetentzia zure esku jartzen ditugu, proiektu ororentzako kalitatezko itzulpena bermatu ahal izateko. Sortzen ditugun testu guztiak berrikusiak dira eta kalitate profesionala dute.

Word Connection-ek, japonierarako itzulpen eta egokitze gaitasun berdingabea, bai eta softwareen, jokoen eta aplikazioen ezagutza zerbitzua ere zure esanetara uzten du.

Zure aktibitatea mugaz gaindi edo nazioartean gataru nahi zenuke ?

Ez ezazu gehiago itxoin eta utz itzazu itzultzeko dituzun dokumentu eta testuak profesionalen esku.